jueves, 7 de abril de 2011

Festival Internacional de la Oralidad 2011



Bazen behin... Bermeon 2010», heldu eta haurrentzako ipuinak.


Euskal Herriko ipuin kontalariak Bermeon bilduko dira bihar eta etzi, lehenengo aldiz bi eguneko festa egingo baitute. Ahozkotasunaren eremuan, narrazioaren alorrean dabiltzanak ezagutzera ematea du helburu eta «ipuinak helduentzako» direla goratu nahi dute.

GARA | BILBO
«Kontalaritza gero eta hedatuago dagoen jarduera den neurrian, ahozkotasuna lanbide dugunok, zeregin 
honi pultsua hartu eta dinamizatu beharraz ohartu gara», azaldu zuen Euskal Herriko ipuin kontalarien elkarteak, «Bazen behin... Bermeon» ekimenaren antolatzaileak. Laugarren aldiz ospatuko da asteburu honetan kontalarien festa eta, aurten lehenengo aldiz, bi eguneko jaia izango da.
«Aurten narrazioak helduen mundua jorratzea gura dugu bereziki. Hau da, ipuinak helduentzako direla 
goratu, euren ahotik transmititzen baita hizkuntza. Hortik dator, aurten, programazioa bi egunez luzatzearen arrazoi nagusia», azaldu zuten.
Getxon 2006an izandako lehen esperientziaren ondoren, Aramaion, Pasaian eta Etxalarren ospatu da 
«Bazen behin...» ekimena. «Urtero herrialde ezberdin batean ospatzen dugu festa. Eta arau honek bere salbuespena duen arren, etorkizunean mugaren bi aldeak hartzen dituen erakundea izan gura genuke», 
esan zuten. «Bermeo hautatu genuen, kostaldeko herri txiki honek ahozkotasunean eta herri kondairetan 
duen ospeagatik»
Gustu guztietarako
Bihar izango da lehenengo saioa. 20.00etatik aurrera, helduei zuzendutako saioa eskainiko dute San Frantzisko elizako klaustroan euskaraz zein gazteleraz sei kontalarik: Doro Zobaran, Pedro, Bego, Teresa Echegaray, Joxemari Karrere eta Carlos Saez.
Igandean, berriz, goiz osoan izango da non aukeratu. Hasteko, Bermeoko hiru txokotan kontatuko dituzte ipuinak, eta batetik bestera herriko elkarteen musikaz lagunduta joango dira. 11.30ean, Santa Eufemian, Ixabel Milllet eta Virginia arituko dira, euskaraz biak eta publiko guztiari zuzenduta. 12.45ean, Portu Zaharrean umeentzako saioa izango da Amaia Arriaran, Lur Korta eta Leire Basarrateren eskutik. 14.00etan, Lamerako kiosko berrian, denei zuzendutako emanaldia eskainiko du MariOlasek, euskaraz.
Bestalde, saio bereziak programatu dituzte. 11.30ean, «Oráculo de los cuentos» eskainiko du Anabel Murok udaletxeko kioskoan. Ordu berean, Pello Añorga Portu Zaharrean arituko da «Ipuin-kontsultorioa»-rekin eta, Joxemari Karrerek eta Doro Zobaranek, berriz, ipuin poteoa proposatuko dute.
Eguerdiko hamabi eta erdietan, ipuin-txangoa abiatuko da Portu Zaharretik, «Hegaluze» txalupan. Lamiaran puntaraino joan, bertan ipuinak entzun eta buelta egingo dute 13.30erako. Horretarako txartelak 3 euro 
balio du.


viernes, 18 de febrero de 2011

Si te lo cuento te vas a enterar


Formado por historias que intentan dar un sentido a todo cuanto nos rodea y hacernos estar atentos a lo que sólo podremos descubrir si nos adentramos en el fascinante mundo de la imaginación. 

El camino entre el cielo y la tierra



Colección de cuentos sobre la naturaleza y el mundo que nos rodea y que se adaptan según las características de los grupos.


Ipuin harira dator sexua / El sexo viene a cuento


... Pues eso.



Gizakia ez da bakarrik tabakoz hiltzen / No sólo de Tabaco muere la persona


... A estas alturas de la vida y aunque parezca mentira, una sinrazón, un sinsentido, una incongruencia... no tengo mas remedio que decir, gritar y proclamar que NO SOLO DE TABACO MUEREN LAS PERSONAS. Las personas mueren fundamentalmente de haber vivido y entre las causas de mayor mortalidad están: el hambre, el desaraigo, la soledad, el odio, las guerras, la falta de solidaridad, la intransigencia, el Fondo Monetario Internacional, las ayudas humanitarias de la OTAN en los paises en guerra...



Hiri ikustezinak / Ciudades Invisibles



Basado en la obra del mismo título de Italo Calvino

.... Bienvenidas y bienvenidos a este viaje por las ciudades, preparaos a conocer una y otra vez vuestra propia ciudad. Basta con que la mireis con ojos de viajeros y viajeras exploradoras, para que los paisajes vayan cambiando, las historias se sucedan y los habitantes se transformen como en un caleidoscopio...